Literatura, Manex Pagola

Azkonbegi
2014

Manex Pagola
Bere kantagintzan eta argibide zonbait, 1958-2015, 100 kantu, 2017, Elkar.

Errepika
Lurraren itzulia dutela egin Ah! Ah! Ah!
Bainan ez dira izan Azkonbegin
Beren amets ta sukarrekin
Eta moltsa hanpatuekin

I
Lurralde bereziak ikusi behar eta
Badoatzi Xinara edo Guatemalara
Airekoak beteta, hauxe da zalaparta!
«Goazen ba urrun urrun» ari zaie tronpeta
Ez dute sosik ere batere kondatzen
Baitakite sos hori nola den berriz biltzen.

II
Azkonbegi xokoak duen «xarma» goxotik
Ez dute holakoek jastatuko engoitik.
Bainan hemen garenek begia argirik
Guretzat lur bidaia hasten baita hemendik
Xiprieni otoitz bat dezagun hemen egin
Eder izan dakigun bizia Azkonbegin.



Eta nola ez, Azkonbegi Landibarre zure herriko xoko gordeenaz?
Azkonbegi xokoa Landibareko auzoalde edo kartier bat da. Bistan da gaizki dela mementuan kasik ez baita segidarik gehiago etxe guzietan, eta orduan asmatu dut jende frangok egiten dutela zernahi bidaia munduan gaindi Ameriketan, Asian, Xinan, Afrikan, bainan beren lekuko xokoak ere ez dituztela ezagutzen, ez direla frangotan izan ere hor. Uste dute mirakuilua egin dutela hain urrun joanez. Pixka bat satirikoa da hala ere kantua hitzen aldetik. Eta airearen aldetik berezia, aihotzaz sasi jalea. Egiten ahalko nuen biziki klasikoa bainan ez nuen hori nahi, klasikoa, zeren eta ez baitira Landibarre eta Azkonbegi ere baitezpada klasikoak. Ohiturak badira beti hor bistan da, bainan hala ere nahi nuen, beti buruan nuen, bazela herri ttipi horietan jende frango beti gauzen berritzen ari direnak, laneko borroka bizian eta airea egin dut gisa hortarat, aski berezia, zizel kolpeak ere emanez bezala.

Zer karietarat egin duzu kantu hori? Izan da ospakizun bat?
Galdegin ninduten joan den udan 2014an, pesta bat egiten zutela han Azkonbegin eta ea jiten ahal nintzanez kantu bat edo beste emaiterat, eta orduan pentsatu nuen kantu berri batekin joanen nintzala. Hain xuxen Azkonbegiz berriki egina, bainan airea ez nuen oraino aski bururatua. Orduan hitzak bederen eman nintuen bakarrik. Ez da berdin bainan zerbait egin dut halere.

Commentaires

Posts les plus consultés de ce blog

Clément Urrutibehety: Les seigneurs de Luxe. Les communautés de donats

Histoire des Haramboure

Hilarriak, atalburuak: Isabelle Thévenon, Jean Etcheverry-Ainchart, Lucien Etxezaharreta/Isabel Thevenon